martes, 25 de febrero de 2014

BORDA PASIEGOA

Gaurkoan eginiko proiektua hau, Pas eta Miera inguruko borda pasiego bat bizigarri egitean datza. Nire programa, 3 pertsonentzako familia batentzat da.
Borda pasiego hauek, lurralde horretako materialekin eginak daude: egurra eta mendia horietako harriekin.
 
Abeltzainek, denboraldiak ematen zituzten borda hauetan, abereak mendian  bazkatzen zuten bitartean.
Gune malkartsuak dira borda hauek kokatzen diren tokiak eta normalena da bakarrik oinez ailegatzea.
 
Beheko solairua, ikuilu bezala erabiltzen zen , hori dela eta, oso altuera gutxi du 2m gutxi gorabehera. Lehen solairua, abeltzainak bizia egin zezan dago egina. Honek 3 metro inguruko altuera du, eta %30-eko malda du eta bi uretara dago egina.
Bi solairuak ez daude loturik.



Hurrena agertzen dena, aurreko egunean aurkeztu behar genuena da, bertan axonometria, oinak eta irudi bat agertzen dira.

                    Orain, lan hau egiteko lan prozeduan borda honetan proposatu ditudan oinak ageri dira segidan:

Lehen solairuan, forjatua moztu dut eta eskailera batzuekin dago lotuta beheko solairuarekin. Hemen ere sukaldea erdialdean dago eta leiho bat dago fatxada batean ingurua lasai begiratzeko. 

 
Beheko solairuak logelak eta komuna jarri ditut. Komuna da erdigunea, bi zutabeen artean dago kokatua, beheko atea ez da erabiltzen sarrera goikotik egiten baita 

Nahiko narrats daude eginda, axonometriak egiteko apunte bezala erabili baitutitut

Azkenik, aurkeztu behar diren axonometriak aurkezten ditut.

Esan beharra dago, proiektu hau egiterakoan beheko pisuaren altuerak duda asko sortu dizkidala distribuzioa egiterakoan.




Eta azken azkenik, maketaren argazkiak ageri dira:
 Maketan fatxada, mendiaren maldak eta bordaren egitura ageri dira.
















martes, 11 de febrero de 2014

IZOZKITEGIA ONDARRETAN


Hauxeak dira egin ditudan planoak baita erreferentzia eta ideogramak ere.
Proiektu hau egiterakoan, kontuan izan dut donostiako kostako pasealekua, ezerk ez du pasealekua eteten, eta gauzak haren aldeetara zabaltzen dira, horregatik ez naiz ausartu pasealekura sartzera. Pasealeku horren esentzia mantentzea haitzatetsi dudalako.





















Eta hemen daude maketaren zenbait argazki


                               
     
                                    

martes, 4 de febrero de 2014

IZOZKITEGIA ONDARRETAN

Hauxek dira egin behar dudan proiektua gauzatzeko egin eta erabili ditudan ideograma, erreferentzia eta lan-maketa
 Kontuan izandako erreferentziak: Peña Gancheguiren Urrezkoenea etxea, Aizpuruaren Nautikoa eta Mies Van der Roheren Farnsworth etxea dira besteak beste
 Ideograma honekin, itsasoa eskura izateko aukera erreflejatu nahi dut, itsasoan zaudela iruditzea da piskat helburua.


Hurremgo argazkiak, 1/100 eskalan egindako lan maketa agertzen da